Duo Musikaguneren kontzertu errezitaldia bihar Artziko Jauregian

Musika alorrean eskarmentua duten Iñigo Mikeleiz eta Miguel Nuñok kontzertu errezitaldia eskainiko dute bihar Artziko Jauregian. Komunitateei zuzendutako zenbait programetan aritu dira eta horren bitartez musika jendeari hurbiltzen dabiltza. Programa horietan arituta sortu zitzaien elkarrekin gauza berri bat sortzeko grina eta hara non Musikagune Bikoa edo Duo Musikagune bezala aritu izan dira kontzertu errezitaldiak egiten. […]