Korrikari begirako beroketa Idoia Zabaltzarekin

Korrika urtea dugu eta esfortzu denak daude auzolanean eraikitako ekimen honi indarra ematera eta ideia honekin etorri zaigu gaur Idoia Zabaltza. Korrika kulturalaren baitan dauden hitzorduak errepasatu eta jendea animatu dugu Korrikan parte-hartzera. Korrika Kulturalean ditugun hitzorduak Auñamendi Agoitzen:Otsailak 13, 19:00 Angiluerreka Agoitz -Korrika aurkezpena eta bertso-poteoaOtsailak 20, 21:30 Erroko etxea elkartean- Bertso afaria Maialen […]

Euskara gara lemapean izanen da 24. Korrika

Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herria zeharkatuko du 24. Korrikak. Atharratzen hasi eta Bilboraino eginen du bide “Euskara gara” lelopean. Edizio honetan Errigora egitasmoa izanen da omendua Erribera eta Agerrean euskarari egin dioten ekarpena nabarmenduz. Korrika hala ere auzolanean eraikitako ekimena dugu eta hortan jarduten dira tokian tokiko Korrika Batzordeak. Pirinioetako AEKak kudeatzen dituen zonaldeetan jada […]