Emakumeei zuzendutako ikastaro zikloa Erronkariko ibarrean

Gizarte zerbitzuen alorretik eta hainbat elkarte zein administrazioekin elkarlanean, emakumeei zuzenduriko ikastaro zikloa antolatu dute Erronkariko ibarrean. Honetaz elekatzeko Miren Saldias gizarte hezitzailearekin izan gara, ikastaroak errepasatzen eta oro har zikloaren helburua ezagutzen. Miren Saldias Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Erronkariko zikloa eta Covid-19aren inguruko solasaldia

Gaurko saioa Erronkarin hasi dugu, Miren Saldias gizarte hezitzailearen laguntzaz. Berak lagunduta bailaran antolatutako ikastaro zikloa izan dugu hizketagai. Ondoren, Naiz irratitik hartutako solasaldi bat hartu dugu, Elhuyar fundazioko Ana Galarragarekin eginikoa Covid-19aren inguruan diharduena. Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko