Presoen etxeratze bidean urratsak emateko Nafarroako Martxa eta Donostiko mobilizazioa eginen ditu Sare Herritarrak

Euskal Preso Politikoen aferari aterabidea eman nahiean indarrak bikoiztu behar direla eta Sare Herritarrak zenbait mobilizazio aurreikusi ditu kurtso hasiera honetarako. Lehena, Lesakatik irailaren 29an irtengo den eta Nafarroa osoa zeharkatuko duen oinezko martxa izango litzateke. Bigarrena, urriaren 23an Donostian eginen den manifestazioa. Honen inguruan Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zatorekin solastu gara gaurkoan. […]

Egun On, Auñamendi! Presoen etxeratze bidean martxa eta mobilizazioa eta Karrape irratira bisita

Gaur gartzeletako egoeraz solasten hasi gara Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zatorekin. Honi aterabidea emateko zenbait mobilizazio antolatu dituzte, alde batetik Nafarroa zeharkatuko duen oinez egindako martxa eta manifestazio bat Donostin. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzera. Izenburua: Irailaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Ibilian ibilian preso eta errefuxiatuen etxeratzeko bidearen parte izateko

Larunbat honetan da hitzordua. Sare Herritarrak Ibilian Ibilian dinamika jarri du abian uda honetarako presoen gaiari fase berri bati ekiteko. Iruñeko zitadela inguratzea dute helburu preso eta errefuxiatuenganako salbuespenezko politika amai dadin exijitzeko. Honen inguruan eta gartzeletako egoeraz solastu gara Sare Herritarrako Mikel Mundiñano Zato lagunarekin.   Mikel Mundiñano Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Presoen aldeko mobilizazioa Iruñean eta Karrape irratia

Ibilian ibilian lemapean abiarazi du Sare Herritarrak udako kanpaina eta honekin batera larunbatean mobilizatzera deitu du Nafar gizartea. Honen inguruan Sare Herritarrako Mikel Mundiñano Zato izan dugu gonbidatu moduan. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 30ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko