Euskaltzaleon gida kaleratu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak abenduko Pizkundean
Euskararen kontrako oldarraldiaren erdian Euskalgintzaren Kontseiluak Pizkundea ekitaldia antolatu zuen Bilbon abenduaren 27an. Euskararen aldeko elkargune honetan euskaltzaleen arteko batasuna adierazi egin zen eta bertan aurkeztu zen Euskaltzaleon Gida. Euskararen egoeraren aurrean zer nolako jarrerak izan behar dugun barnebiltzen duen gida dugu hauxe, nahiz eta bertan ezagutzen direnak jada jakinak diren. Pizkundeaz eta gidaz luze […]