Euskararen pizgarri berri bat pizteko eginen da Euskaltzaleon Martxa larunbatean

Abenduaren 27an izan zuen hasiera Pizkundea deritzon dinamika milaka euskaltzale Bilbon batuta. Pizgarri latza bertan bildutakoa eta bigarren pizgarri bat ere eman zen aditzera, ekainaren 13an Iruñean izanen zen Euskaltzaleon Martxa. Data hartatik hona pixkanaka-pixkanaka joan gara ezagutzen martxa honen  nondik norakoak. Lehena lema izan zen Euskaraz behar den dena egiteko aurkeztu ziguten. Gerora etorri ziren […]

Euskaltzaleon gida kaleratu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak abenduko Pizkundean

Euskararen kontrako oldarraldiaren erdian Euskalgintzaren Kontseiluak Pizkundea ekitaldia antolatu zuen Bilbon abenduaren 27an. Euskararen aldeko elkargune honetan euskaltzaleen arteko  batasuna adierazi egin zen eta bertan aurkeztu zen Euskaltzaleon Gida. Euskararen egoeraren aurrean zer nolako jarrerak izan behar dugun barnebiltzen duen gida dugu hauxe, nahiz eta bertan ezagutzen direnak jada jakinak diren. Pizkundeaz eta gidaz luze […]

Pizkundea egitasmoa aurkeztu digu Idoia Zabaltza Euskara teknikariak

Euskalgintzaren Kontseiluak euskaren egoeraz larriturik hizkuntza bera berrindartzeko eta honen aldeko apustua berresteko Pizkundea ekimena antolatu du datorren abenduaren 27ako, Bilboko Bizkaia Arenan. Larrialdi linguistikoari aurre egiteko deia kulturaren bitartez eginen dute lehen ekimen honetan eta hori bera izan dugu hizketagai Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin bere ohiko kolaborazioan. Berak azaldu digu zertan datzan dinamika berri […]