Igandean Mezkiritzen ospatuko dira Nafarroako Xare txapelketako finalak

7 urte dira Xare euskal pilotan aritzeko erreminta berreskuratzen hasi zirela Auñamendi Pilota eskolako lagunak. Urte guzti hauetan zenbait erakustaldi eta gazteenak bertan trebatzen jardun dira. Igande honetan jasoko dituzte lan horien uztak, maila guztietako finalak Auñamendi Pilota Elkartekoek betetzen baitute. 10etan hasiko dira finalak eta tartean ere ekimena aprobetxatuko dute Maider Ardanaz pilotari handiari […]