Baziren behin 9 liburutegi eta Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Elurrari aurre eginda aurrera eraman zuten aurreko ostiralean Baziren Behin 9 liburutegi egitasmoa, Artaldea liburu eta tailerrarekin. Hilabete lasaia izan ohi da otsaila liburutegian baina halere bada zer egiterik eta lanean harrapatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina. Mari Mar Agos Irati Irratian:

King kong teoria eta Sorginen Belarra eleberriak landu dituzte Agoitz eta Aurizberriko irakurle klubetan

Saioa edukitzen dituzten aldi bakoitzean izaten gara Irakurle Klubetako dinamizatzailea den Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza lagunarekin. Asteon Agoitzen Virginie Despentesen King Kong teoria liburua landu izan dute eta solasaldi mamitsua izan zuten emakumeek jasaten zuten indarkerien inguruan batez ere. Aurizberrin aldiz Toti Martinez de Lezearen Sorginen Belarra izan zuten solasgaia, datorren urtean Pirinioetan Balanza […]