Bihar aurkeztuko du Kultur Olan Gorka Beunzak bere Pegasoenea liburua

Zoriak eraman zuen Gorka Beunza argazkilari eta musikaria bi urtez bere amatxiren etxea izandako Juriko etxean bizitzera. Bertan bizitakoak ardatz hartuta etxearen eta bere familiaren historia jasotzen hasi zen eta hori bera liburu batean jarri. Memoria ariketa bikaina da Pegasoenea, argazki ederrekin apainduta, Gorkak dioen moduan edertasun horrek argia dakarkiolako historiaren ilunei.  Biharko aurkezpenean Gorka […]