Krask soinua edo pertsona puskatzen dutenekoa

Askotan hitz egin izan da torturaz, baina errelatoaren baitan gutxi dira horren inguruan egindako lanak. Askotan pertsonengan zentratu da eta gutxitan tortura beran. Itzalpeko errealitate horri argia ematera dator Krask Soinua proiektua. Dokumentala bat izanen da Euskal Herrian torturaren inguruan eginen den lan hau eta bere izena torturatu gehienek errepikatzen duten apurketa soinuan dauka jatorria. […]

Egun On, Auñamendi! Krask Soinua proiektua eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaur Krask soinua deituriko proiektua ekarri dugu. Torturaren inguruko lan hau Ander Iriartek azaldu digu. Ondoren, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Urriaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu […]