Eguraldiaren errepaso eta aurreikuspena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Kintoak pasatu berri topatu dugu David de Andres (@Noainmeteo) eta esan digunagatik eguraldiak errespetatu zien. Asteak utzitako ekaitzak ere izan ditugu hizketagai eta honen ondotik asteburuko iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Udaberri giro nahasiak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Udaberria aldaketa eta giro nahasiaren erakusle izan ohi da meteorologia munduan. Asteburuak utzitako berotik negu giro bete betera igaro gara hiruzpalau egunen buruan. Hau guztia landu dugu David de Andres (@Noainmeteo) lagunarekin baita asteburuko eguraldiaren iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Negu-udaberriaren errepasoa eta aste amaiera eta aste santurako iragarpena David de Andresen eskutik

Negu arraroari udaberri arraro baten hasiera jarraitu dio eta horretan jarri dugu arreta David de Andres lagunarekin. Ondoren aste santurako iragarpenarekin sartu gara, hau ere eguraldi aldrebestua dakarrela komentatu digu.        David de Andres Irati irratian

Negu eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri digu. Barealdiaren erdian izan gara gaur  David de Andresekin. Berarekin errepasatu ditugu elur geruzak eta asteburuak utzitako datuak eta horren ondotik datorren asteburuaren iragarpenarekin sartu gara.      David de Andres Irati irratian

Antizikloiaren garapena eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Astebete berarekin izan gabe eta bagenituen gogoak berarekin solasteko ea zer nolako eguraldia espero dugun datozen egunetarako. Zeinekin izan behar du ba, David de Andresekin ez bada. Berarekin aritu gara antizikloiaz elekatzen eta aste hasiera honetarako zein eguraldi izanen dugun iragarri digu ere.      David de Andres Irati irratian

Asteburuko eguraldia eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Itzuli gara gaurkoan David de Andresekin egotera. Gaur asteburuko eguraldiaz solasean hasi gara, Juan deritzon borraskaz eta honek sortarazi duen eguraldi nahasia. Ondoren, aste hasiera honetan izanen dugun eguraldia izan dugu hizketagai bere iragarpenaren baitan.      David de Andres Irati irratian