Larunbata honetan izanen dira Garraldako Futbito txapelketako finalak eta gaupasa

Urrian hasita eta larunbata honetara arte iraunen du aurtengo Garraldako Futbito txapelketa. Gizonezkoen txapelketan 16 talde hasi eta segituan 14 talde geratu ziren lehian. Emakumezkoen txapelketan aldiz iazko kopuru bera mantendu dute 7 talde izan baitira lehiatzen. Lehiak amaiera izanen du larunbata honetako finalean eta fase erregularrean lehendabiziko bi taldeak bi txapelketetan izanen dira finalean. […]

Bihar amaituko da Garraldako Futbito txapelketa emakumezkoen eta gizonezkoen finalak jokatuta

Bihar emanen zaio amaiera Garraldako 31. futbito txapelketari (Gizonezkoak) eta 16. txapelketari (Emakumezkoak). Arratsaldeko 17:30tan Ostiralak eta Seiherri neskak taldeak izanen dira emakumezkoen finalean lehian. 18:30tan aldiz gizonezkoen txanda, zeinetan Carrascal eta Ederrena taldeak arituko diren jokoan. Ondoren afaria eta sari banaketak izanen ditugu. Horren ostean gaupasa izanen da Bisaiak eta Dj Trisurkorekin. Osotara 20 […]