Aginagako kobazulora bisita antolatu du Sakon Espeleologia taldeak

Igandean 10etan dute hitzordua, Abaurrepeako sarreran. Handik berreskuratutako ibilbidea hartu eta Aginagako kobazulora joanen dira. Ibilbideaz eta ateraldiaz solasteko Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia izan dugu gurean. Berak aipatu digu ibilbide oso berezia eta ederra dela eta parte hartzera animatu gaitu. Oscar Sicilia Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Olerkiak, Abaurrepeako ateraldia eta Sareren Mendien erronka

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi gara. Gaur, Miquel Martí i Ripoll-en Marta Maitea liburutik ateratako hainbat olerki ekarri dizkigu. Ondoren, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliarekin izan gara igandean antolatu duten ateraldiaz solasten. Bukatzeko, igandean Auñamendiko mendien erronkaren aurkezpena dagoenez, Sareko kidean den ,Inaxio Oiartzabalen elkarrizketa berreskuratu dugu. Izenburua: Irailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 […]