Egun On, Auñamendi! Genero ikuspegidun arkeologia eta emakume pentsiodunak Naiz irratian

Saio honetan Iratiko Amonaren baitako solasaldiekin jarraitu dugu, gaurkoan genero ikuspegidun arkeologian dabilen Patxuka De Miguelekin izan gara, ildo hori eta PastWomen egitasmoa ezagutzeko. Ondoren, Naiz irratikoek Oneka emakume pentsiodunen elkarteko Ana Mezori egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Martxoaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aizpea ezagutzen: Patxuka De Miguel eta genero ikuspegidun arkeologia

Gaurkoan genero ikuspegia txertatu nahi izan dugu Aizpeako kobazuloan topatutako gorpuzkien solasaldiei dagokionean. Horretarako Maria Paz De Miguel Patxuka izan dugu eta berarekin batera ezagutu ditugu Epipaleolitiko garaiak eta PastWomen genero ikuspegidun arkeologia taldea. Pastwomen inguruko informazioa: PastWomen Patxuka De Miguel Irati irratian