Egunon Auñamendi!
Aurizberriko eskola, Emergentziazko poesia eta @iruna_udala twitter kontua

Mamitsua eta berezia izan da gaurko saioa. Nekane Miñorekin Aurizberriko eskolaren historiaren berri jakin dugu. Gero Poesia de Emergencia delako proiektua ezagutu dugu, telefono bidez poema bat entzun ostean. Iruñeko udalean twitter kontuaren inguruan izandako afera ezagutu dugu. Administrazioan euskarak egun dituen trabak ekarri dizkigu gogora Idoia Zabaltzak. Izenburua: Azaroaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]