Egun On, Auñamendi! ETB1 eta euskara eta Jon Gurtubairen zerrenda

Gaurkoa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi gara. Gaurkoan ETB1en boikota euskarari titulutzat duen iritzi artikulua ekarri digu gure lagunak. Ondoren, Pirinioko Soinu Bandan jarritako Jon Gurtubairen zerrenda berreskuratu dugu eta gozatu ere. Izenburua: Maiatzaren 28ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Gu Ere Bai dinamika, Manex eta katuzarra eta Bolante baten istorioa

Gaur Larrabetzura jo dugu duela gutxi gurean ibilitako Patxi Gaztelumendi lagunarekin egotera, Gu Ere Bai dinamika ezagutzeko. Ondoren Xanti Begiristain Madotz izan dugu bere kolaborazioarekin. Gaurkoan Manexen kontu berri bat ekarri digu Manex eta Katuzarra izenburupean. Bukatzeko Hala Bedi irratikoek Naparraren desagerpenaren inguruko dokumentalaren zuzendaria den Iñaki Alforjari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera Izenburua: Maiatzaren […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta kanpotarra, Sans Nom Sarea eta Pirinioko Soinu bandaren mix dantzagarria

Ostegunetan, bi astetan behin, Xanti Begiriristain Madotzen presentzia izan ohi dugu. Hala izan da gaurkoan ere. Gaur Manexen istorio berri bat ekarri digu Manex eta Kanpotarra izenburua zuena. Ondoren, Beñat Iturriozekin izan gara Sans Nom Sarea dokumentalaren inguruan solasten, II. Mundu Gerran eratutako nazismoaren kontrako sare klandestinoaren inguruko dokumentala alegia. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandak utzitako […]

Egun on, Auñamendi! Xantiren olerkiak, liburutegiko nobedadeak Mari Marren eskutik eta Pirinioko Soinu Banda 21. atala

Saioa Auritzen hasi dugu Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin. Bere ahotik Jone Gorostarzu olerkigilearen bertsoak ekarri dizkigu. Ondoren Mari Mar Agos bisitatzera joan gara, liburutegiek hainbat erreminta jarri baitituzte abian. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingo honetan errepikatzen zuten Pirinio Kantuzeko lagunak izan ditugularik. Izenburua: Apirilaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Xabier Leteren olerkiak Xanti Begiristainen eskutik eta Pirinioko Soinu Banda 11.atala

Saio honetan Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa berreskuratu dugu. Bere ahotik gozatu ahal izan ditugu Xabier Letek idatzitako olerkiak. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, estreinakoz Erroibarren izan gara, Auzperrin zehazki Aitor Zazperekin batera. Izenburua: Apirilaren 2ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Aralar eta Irulegi irratiak, Otsagiko pastorala eta osasunbidea

Gaurko saio hasieran Aralar irratian izan gara Martin Juanenaren kronika jasotzen. Ondoren Otsagi aldera jo dugu Itziar Mitxelenarekin topo egiteko. Bere laguntzaz lortu dugu beraiek prestatutako pastorala ulertzea. Honekin amaituta Xanti Begiristain izan dugu osasun arloko hausnarketa batekin. Bukatzeko Bernadette Argain izan dugu Irulegi irratiko kronika pasatzen. Izenburua: Otsailaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]