Aimar garaile Lakuntzan

Lakuntzako Kultur Etxean jokatu zen 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena, 200 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu ziren kantuan Egoitz Gorosterrazu, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi eta Iker Gorosterrazu. Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko ikasleen agurrak eman zioten hasiera saioari. Ainhoa Aranburu aritu zen gai-jartzaile lanetan.

Saio puntugarriaren ostean, Aimar Karrikak eskuratu zuen puntu gehien, 344,5, eta horrenbestez, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu zuen. Haren atzetik sailkatu ziren Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Oier Lakuntza eta Egoitz Gorosterrazu. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30etatik.

Honela geratu zen saioko puntuazioa:

Aimar Karrika 344,5
Eneko Lazkoz 344
Iker Gorosterrazu 300
Joanes Illarregi 299,5
Oier Lakuntza 288
Egoitz Gorosterrazu 263,5

Iruzkindu