Gaurko saioan Mikel Albisuk (Mikel Antzak) bideratutako audio-testua ipini dugu. Konfinamenduan gauden garai hauetan espetxeko egoera ezin burutik kenduta eginiko hausnarketa saioa.
Testua:
5h49
goizalba euritsuan
esnatu eta jeiki naiz
eta ibili naiz
gora eta behera etxe lokartuan
eta gogora etorri zait
zenbatek jakingo ote duen
batzuek hamarkadak daramatzatela
bederatzi metro karratuko gela batean itxita
egunean hiruzpalau orduz soilik
patio itxi estu zikin batera ateratzen
(hileroko aurrez aurreko neurtuez gain)
lagunak eta senideak
astean berrogei minutuz
kristal bat tarteko ikusten
ezin elkar besarkatuz
astean bost (eta orain zortzi) minutuko
zortzi dei egiteko aukera besterik ez dutela
(ordenagailu internet mugikorrik gabe)
eta gogora etorri zait
ez garela denak erotu
(batzuk bai)
eta erotu ez garenok
infernu horretatik aterata ere
zoriontsu garenean ere
entzuten dugula gure baitan
oraindik barruan su eztitan
egosten dauzkaten horien lanturu
mutua
elurrik gabeko goizalba honetako
etxe lokartuan
ene urratsak bezain
Mikel ANTZA
Mikel Antzaren hausnarketa Irati irratian
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.