Boomer baten bizipen eta hausnarketak barnebiltzen dituen “Puto Boomer” liburuaren aurkezpena ostiralean Otsagabian

Roberto Moso (Zarama taldeko abeslaria, kazetari eta idazlea) izanen dugu ostirala honetan “Puto Boomer” bere azken liburua aurkezten. Robertoren ahaideak, aitaren partetik zaraitzukoak dira eta betidanik gertu sentitu ohi ditu Nafar pirinioak. Roberto famatua izan zen Zarama taldeko abeslari bezala, 1994. urtera arte Euskal Herriko taula-gainak astindu zuen taldea, gerora kazetari lanek beste bideak uztartzera […]

Egun On, Auñamendi! Irratiko inkesta ,Aralar irratia eta internazionalismoa

Gaur irratiak atzoko egunean abian jarritako inkesta aurkezten hasi dugu. Ondoren, Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Xabi Lasak Hala Bedi irratian internazionalismoaren inguruan eginiko kolaborazioa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mikel Antzaren hausnarketa, espetxea eta konfinamendua

Gaurko saioan Mikel Albisuk (Mikel Antzak) bideratutako audio-testua ipini dugu. Konfinamenduan gauden garai hauetan espetxeko egoera ezin burutik kenduta eginiko hausnarketa saioa. Testua: 5h49 goizalba euritsuan esnatu eta jeiki naiz eta ibili naiz gora eta behera etxe lokartuan eta gogora etorri zait zenbatek jakingo ote duen batzuek hamarkadak daramatzatela bederatzi metro karratuko gela batean itxita […]