Haize erroten makroproiektuari helegiteak jartzera deia

Abuztuaren 9an aurkeztu edo agertu zen 3 haize-errota parkeen proiektua. Horietarik bat, 2. zehazki Esteribar eta Erroibar arteko Measkoitze parajean kokatuko litzateke. Honen inguruan informazio falta itzela zela arduratuta eta holako proiektu batek zonaldeari ekar liezaiokeen inpaktuaren beldur Haize Moreak eta Erroibarko EH Bilduk lanean hasi ziren. Jendearengan informazioa eskuragarri uztea eta jendea kontzientziatzea zuen helburu. Ez hori bakarrik, proiektuari helegiteak jasotzeko deia egin diote biztanlegoari, irailaren 20an amaitzen baita epea. Hau guztiaz solastu gara Erroibarko EH Bilduko Ainara Ekisoainekin eta Haize Moreako Leire Remirorekin.

Sustrai Erakuntzako Martin Zelaiak emandako hitzaldia ikusi nahi baduzue klikatu hemen

Ainara eta Leire Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu