Saharako egoera ez da batere erraza, aspaldidanik Marokok okupatzen baititu Mendebaldeko Saharako lurrak eta bertakoak errefuxiatu kanpamentuetan bizitzera behartu. Hauen bizitza hobetzeko Sahararen aldeko lagunak antolatu egin ziren eta zenbait proiektu eraman dituzte aurrera, besteak beste Kabiak-Bubisher proiektua, kanpamentu horietan liburutegiak eraikitzea helburu dutelarik. Honen harira Hiru Miru liburua gazteleratu eta arabieratu dute saltzeko eta lortutako etekinak El Aiaunen liburutegi bat eraikitzeko bideratzeko. Honen inguruan Josu Jimenezekin hitz egin dugu gaurkoan.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.