Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako egoera argira

Saharako herriak egoera larria pairatzen dabil Marokorekin izan ohi duen gerrari dagokionean. Egoera hori azaleratuko dute larunbat honetan Agoitzen, hitzaldi baten bitartez errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiaraziko gaituen ekimena antolatu baita. Bertan hizlari izanen dugu Agoitzen bizi den Mbrabth sahariar errefuxiatua euren bizipenak kontatzen.     Mbrabth Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Oporrak bakean Naiz irratian

Gaurkoa bajatik bueltan, Martin Juanenarekin hasi dugu Aralar irratian bertako kronika eman zezan. Ondoren, Naiz irratiko elkarrizketa batekin jarraitu dugu Oporrak bakean dinamikako Arantxa Gutierrezekin izandakoa. Izenburua: Uztailaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Hiru Miru eta Korrika

Gaurkoa Sahararen inguruan solasten hasi gara Josu Jimenezekin, Hiru Miru proiektua aitzakitzat hartuta. Ondoren, Korrika kronikari egin diogu tartea Julen Mendizabalek atzokoan gertaturikoak konta zitzan. Izenburua: Apirilaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

El Aiaunen liburutegia eraikitzeko elkartasun proiektua

Saharako egoera ez da batere erraza, aspaldidanik Marokok okupatzen baititu Mendebaldeko Saharako lurrak eta bertakoak errefuxiatu kanpamentuetan bizitzera behartu. Hauen bizitza hobetzeko Sahararen aldeko lagunak antolatu egin ziren eta zenbait proiektu eraman dituzte aurrera, besteak beste Kabiak-Bubisher proiektua, kanpamentu horietan liburutegiak eraikitzea helburu dutelarik. Honen harira Hiru Miru liburua gazteleratu eta arabieratu dute saltzeko eta […]

Egun On, Auñamendi! Uztaileko Mendixut eta Saharako haurren egoera Naiz irratian

Gaurkoa uztaileko Mendixut aldizkariari errepaso bat ematen hasi dugu Rita Labiano lagunaren laguntzaz. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu, Sahara fondoko kidea den Itsaso Anduezarekin eginikoa, haur saharauien ingurukoak ezagutzeko. Izenburua: Abuztuaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aurrematrikulazioa AEK-n, Erronkariko konexioa eta Saharako egoera Naiz irratian

Gaurkoan Euskaltegia bisitatzen hasi gara Izaskun Zabaltzarekin batera ikasturteaz eta aurrematrikulazioaz hitz egiteko, Ondoren Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Bukatzeko Naiz irratiak Nayua Jatriri Sahararen inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Maiatzaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Mikel Zabalza, Sahara eta Lacalle dokumentala

 Saio hasieran, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Mikel Zabalzaren kasua gogoan eduki du gaurko kolaborazioan. Ondoren, Joxe Lacalleren figura izan dugu hizketagai bere inguruko dokumentala burutu duen Juan Luis Napalekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratikoek Olatz Alonsori eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Saharan dauden kazetarien egoera ezagutzeko. Izenburua: Abenduaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia, Etxe konektatuak eta Sahara

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan Etxe konektatuak proiektua daraman AEIOZU elkarteko Edurne Almiriantearena izan dugu gurean. Bukatzeko Sahararen egoeraz Hala Bediko lagunek Leire San Salvador Euskadi Saharako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Azaroaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Saharako errefuxiatuen egoera eta Pirinio Kantuzen bigarren zerrenda

Oporretatik bueltan gara! Galbana gainetik kendu eta jarri gara martxan! Gaurkoa Naiz irratiak egindako elkarrizketa batekin hasi dugu, Fatimetu Zenan saharar aktibistari. Bukatzeko goiza alaitu dugu Pirinio Kantuzek helarazi zigun bigarren zerrenda berreskuratuz. Izenburua: Abuztuaren 17ko saioa Iraupena: 2:50 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko