Asteburu honetan ospatuko da aetzen topagunea den Aezkoako Eguna. Herriz herri txandakatzen doan festa dugu eta aurten Orbarako herriari egokitu zaio antolatzaile lanak egitea. Artelanean sortzen den ospakizuna dugu Aezkoako Eguna eta urteroko zita garrantzitsua dugu.
Ohikoa den moduan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Gauak emanen die hasiera ospakizunei. Poteoa, bertso-afaria eta kontzertuak izanen direlarik. Larunbatean Latsagara igoerak hartuko du lekua eta plan lasaiagoak izanen dira. Egun handia aldiz igandea izanen da, bertan kalejira, ekitaldia, herri bazkaria,… Bedratzi herri izaera bat azaltzeko modurik hoberena.
Aezkoako Eguna aurkezten gaurkoan Oihane Ordoñez Carballo izan dugu, zeina gonbidatu gaituen Aezkoako Egunaren parte izatera.
Artelan deialdiak:
– Irailak 10- 19:00 Orbaizetako frontoian (eskenatokia kargatu eta Orbaran deskargatu)
– Irailak 11- 16:30 Aribe (Mahaiak eta bankuak kargatzeko eta Orbaran deskargatu)
– Irailak 14- 10:00 Orbara (Herria garbitu eta desmuntaia)
Oihane Ordoñez Carballo Irati Irratian



