Gure zonaldean albiste txar batek beste motatako aukerak ekar ditzazke eta Auritzeko eskolaren itxierak horren adibide bat da. Datorren ikasturtean zoritxarrez ez da ikaslerik egonen bertan eta hori ikusita Auritzeko udalak Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eman zion bertan proiekturen bat garatzeko aukera. Aukera hori Eutsi Mikrokoopratibaren laguntzarekin modu parte-hartzailean eraikiko dute, biztanleriari galdetuz zer motatako erabilera edo proiektua nahi duten. Honen inguruan, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuñorekin egon gara solasean.
Garaian zabaldu zuten inkesta erantzuteko hemen duzue aukera: Auritzeko Eskolari zer nolako erabilera eman nahi diozu?
Nekane Nuño Irati Irratian: