2003tik aitzin daraman egitasmoa dugu Ikaskoli Xiberoko Atharratze eta Sohutako ikastolak laguntzeko , Xiberuan euskara sustatzeko eta Xiberuko produktuak ezagutu eta dastatzeko aukera ematen duena. Urtez-urte azaroan zehar beren eskaintza egiten aritu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Duela zenbait urtetik hona Nafarroara ere luzatu dute egitasmo honen berri eta hemen ditugu berriz ere. Gaurkoan egitasmoaz solasean Xiberoko Ikastoletako guraso den Artzen izan dugu gurean. Oraingo honetan saskiak Xiberoko hiru eskualdeen izenak daramate Pettarra, Arbaila eta Basabürüa.
Saskiak ikusi eta eskatzeko aukera webgune honetan: Ikaskoli.eus
Jasotze puntuak Pirinioan hauek liratezke: Erronkaribarren Xorta(Burgi) eta Zuberrieta elkartea(Uztarrotze), Zaraitzun Mendixuten(Otsagabia), Aezkoan Irati irratian (Aribe) eta Erroibarren Urrobi kanpinean (Aurizberri)
Artzen Irati Irratian: