Tobogan termikoa, udaberriaren iritsiera eta aste hasierako iragarpena

Bueltatu gara David de Andresekin solastera eta aste hasiera honetarako bere iragarpena eman digu. Hortan jardun baino lehen azaldu egin digu zertan datzan Tobogan termikoaren kontua azkenaldian sareetan bolo-bolo dabilen terminoa baita. Ondoren ere, udaberrian sartuta neguaren errepaso bat eman digu.

Iragarpena:

Astelehena (Martxoak 20): Goizean fresko xamar nahiz eta eguna aurrea joan ahala tenperatura maximoak gora eginen duten. Haizeari dagokionez aldakor ibiliko da eguneko azken orduetan iparraldekoa finkatuko delarik, betiere indar gutxirekin. Eguraldiari dagokionez eguzkitsu egonen da zenbait goi-hodeiekin, egun amaieran hodeitsu geratuko delarik.
Asteartea (Martxoak 21): Ipar haizeak tenperatura maximoen jaitsiera nabarmendu eginen du eta oro har giro hodeitsua izanen dugu prezipitaziorik gabe. Haizea iparraldetik edota ipar mendebaldetik joko du egunean zehar.
Asteazkena (Martxoak 22): Eguraldia hodeitsu esnatu arren pixkanaka atertzen joango da eguzkitsu geratu arte zenbait hodeiekin bada ere. Tenperatura maximoak berriz ere gora eginen dute astelehenean bezala eta haizeak norabidea aldatuko du hego eta hego mendebaldekoa finkatuko delarik.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu