Bost aldiz aldatu dute tokiz haurrei zuzendutako Zaintza Intentsiboetako Unitatea. Bihar, seigarren aldiz eta toki guztiek duten amankomuneko gauza ez direla prestatuak bertan artatu behar diren haur eta familiei egokituak. Hori salatzen urte luzez diraute bertako langileek eta azken aldi honetan baita familiak ere. Azkenengo astean Garraldako Aitziber Villalba eta Alejandro Belzuncek kaleratu zuten gutuna zenbait hedabideetan egoera salatuz. Inolako pribatutasunik gabe egoten dira haurrak elkarrekin gela berean, inolako separaziorik gabe eta are okerragoa dena, argi naturalik gabe. Haurrak zenbait egoera lazgarriei egin behar diete aurre bertan, alde batetik bere osasun arazoei eta bestetik bertako gelakideei konplikazioa sortarazten zaienean horrek bere buruarengan utz dezakeen inpresioari. Profesional bikainak situ unitateak horretan ez dago zalantzarik eta hori beragatik urteetan dabiltza egoera hau salatuz. Gaur bertako erizaina den Esther Salgadorekin izan gara bertako egoeraz jabetzeko.
EGoera beheko irudian ikus dezakezue zer nolako tartea dagoen haurren artean eta ez dagoela inolaz ere egokituta ez haurrendako ezta familiendako.
Esther Salgado Irati Irratian: