Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeak eta Mikel Antzak eginiko bira

Apirila hasiera mugitua izan du Auritzeko idazleak, Elorrioko Gazte Topagunean Maddi Ane Txoperenarekin hitzaldi bat eman baitzuen eta ez hori bakarrik, Iraultza eta Bizi komiki liburuaren edizio katalanarekin, Revolució i Viurerekin bira txiki bat egin du ere Kataluniatik. Horretaz aparte ,gaur Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeen inguruan solastu gara Mikel Albisu Mikel Antzarekin. Azken saioan, Aurizberrin Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lana landu zuten bertaratu ziren lagunek. Agoitzen aldiz, Karmele Jaioren Nire aitaren etxea izan zuten hizketagai.

Hurrengo hitzorduak apirilaren 25ean Aurizberrin Madama Baren Hain gutun luzea liburuarekin eta apirilaren 26an Agoitzen Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen Miñan liburuarekin.

 

 

Mikel Antza Irati Irratian:

 

Iruzkindu