Aste bukaera nahasia datorrela komentatu digu David de Andresek eguraldiari dagokionez. Berarekin gaudela aprobetxatuz datorren astean iragarrita dagoen beroaldiaz solastu gara.
Iragarpena:
Osteguna (Apirilak 20): Giro lasaia eta antiziklonikoa nagusi tenperatura beroak mantenduko direlarik. Haizea iparraldetik finkatuko da egun hasieratik.
Ostirala (Apirilak 21): Egun hasiera argitsua izanen dugu tenperaturak gora eginen dutelarik hego haizeak lagunduta. Arratsaldean hodeiak garatzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan ekaitzak lehertzea.
Larunbata (Apirilak 22): Eguna goibel hasiko dugu eta goiz eta eguerdian euria egiteko aukera asko izanen dira. Egunaren lehenengo partean haizea aldakor ibiliko da arratsaldean ipar edota ipar-mendebaldekoa finkatuko delarik eguraldia hodeitsu utziz. Tenperaturak nabarmen eginen dute behera.
Igandea (Apirilak 23): Eguna hodeitsu esnatuko da eta goizean baliteke euri zaparradaren bat egotea. Tenperaturak larunbatekoen antzera ibiliko dira eta haizeari dagokionez hego eta hego-ekialdeko haizearekin hasi eta ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin amaituko dugu eguna, zeina ostarteak zabalduko dituen.
.
David de Andres Irati irratian