Eguraldiaren iragarpena aste bukaera nahasian eta datorren asteko beroaldia

Aste bukaera nahasia datorrela komentatu digu David de Andresek eguraldiari dagokionez. Berarekin gaudela aprobetxatuz datorren astean iragarrita dagoen beroaldiaz solastu gara.

Iragarpena:


Osteguna (Apirilak 20):
Giro lasaia eta antiziklonikoa nagusi tenperatura beroak mantenduko direlarik. Haizea iparraldetik finkatuko da egun hasieratik.
Ostirala (Apirilak 21): Egun hasiera argitsua izanen dugu tenperaturak gora eginen dutelarik hego haizeak lagunduta. Arratsaldean hodeiak garatzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan ekaitzak lehertzea.
Larunbata (Apirilak 22):
Eguna goibel hasiko dugu eta goiz eta eguerdian euria egiteko aukera asko izanen dira. Egunaren lehenengo partean haizea aldakor ibiliko da arratsaldean ipar edota ipar-mendebaldekoa finkatuko delarik eguraldia hodeitsu utziz. Tenperaturak nabarmen eginen dute behera.
Igandea (Apirilak 23): Eguna hodeitsu esnatuko da eta goizean baliteke euri zaparradaren bat egotea. Tenperaturak larunbatekoen antzera ibiliko dira eta haizeari dagokionez hego eta hego-ekialdeko haizearekin hasi eta ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin amaituko dugu eguna, zeina ostarteak zabalduko dituen.
.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu