Zubiaren eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Maiatzaren lehenko zubia amaituta bertan suertatu den eguraldiaz solasean hasi dugu jarduna David de Andres lagunarekin batera. Behin hori eginda aste motz honen hasierako iragarpena ekarri digu Davidek.

Iragarpena:

Asteartea (Maiatzak 2): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez ipar-haizea izanen da nagusi goizean zehar, ipar eta ipar mendebaldeko haizea kokatuko delarik arratsaldean zehar.
Asteazkena (Maiatzak 3):
Tenperaturak gora eginen dute nabarmen hego eta hego ekialdeko haizearen laguntzarekin. Eguraldia oro har argitsua izanen da goi hodeiren batekin.
Osteguna (Maiatzak 4):
Ostegunean tenperaturak apur bat behera eginen dute batez ere maximoak arratsaldeko hego mendebaldeko eta mendebaldeko haizeak lagunduta. Goizean aldiz hego haizea izanen da nagusi.

 

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu