Astetarteko ekaitzak eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik.

Aste hasieran ekaitzak ehizatzen aritu da David de Andres meteorologoa. Ikaragarriak izan dira batutako euri datuak eta nahiko lokalizatuak ere. Honen ondoren, aste bukaera honetarako iragarpena zein de azaldu digu.

Iragarpena:

Ostirala (Ekainak 2) : Egun argitsua dugu garukoa egun hasieran bada ere arratsaldean hodeiak ugarituz eta ekaitzak lehertzeko arriskua egonen delarik. Tenperaturak berdin mantenduko dira eta haizeak egun hasieran hego-ekialdekoa izanda ere arratsaldean aldakor izanen da.

Larunbata eta Igandea (Ekainak 3-4): Egun hasiera argitsuak izanen dira haizea norabide zehatzik gabe. Tenperaturetan ez dugu aldaketarik somatuko. Egunen bigarren parteetan hodeiak garatzeko aukera handiak izanen dira eta ekaitza arriskua izanen da. Arratsaldeetan ipar haizea izanen da nagusi ekaitzengatik indarra izan ahal dutelarik.

 

 

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu