Gaur tokatu zaigu David de Andresekin egotea eta solastea asteazkenean izandako tenperatura aldaketen inguruan. Ondoren sartu gara asteburuan zer nolako eguraldia izanen dugun aztertzera.
Iragarpena:
Ostirala (Uztailak 14): Giro eguzkitsua izanen da goi hodei zenbaitekin. Hego osagaiko haizeak tenperaturen igoera nabarmena ekarriko du, eguneko azken orduetan iparraldera mugituko delarik eta freskatzen hasiko da.
Larunbata (Uztailak 15): Giro lasaia egonen da, zenbait lekutan behe-lainoa eta xirimiria izan ahalko dutelarik, batez ere ipar isurialdean. Tenperaturak behera eginen dute ipar-mendebaldeko haizearen eraginez.
Igandea (Uztailak 16): Giro eguzkitsua hodeiren batekin zeinetan ipar eta ipar mendebaldeko haizea nagusi izanen den. Tenperaturek haizearen indarraren ahultzearekin batera gora eginen dute.
David de Andres Irati irratian