Rebecaren txoko antropologikoa: Hiru behien zerga

Hiru behien zerga Europa mailan dagoen hitzarmenik zaharrena da. Antza 1375ean gertatutako liskarren ondorioz Baretous eta Erronkariko bailarek bakea sinatu zuten Ansoko lagunen begiradapean. Hala ere, ez da liskar bakarra izan, hala adierazi digu gurekin kolaboratzen hasi den Rebeca Palacios Sanchez antropologak, K.a. II. mendean Baretouseko bizilagunek Cindrioekin batera saiatu baitziren Erronkari inbaditzen eta bertatik beste hitzarmen bat lotu baitzen, zenbait zango zuridun zaldi eman behar baitzuten bakearen truke. Hitzarmena eta ospakizuna bera ikuspegi antropologiko batetik arakatu dugu Rebecaren laguntzaz.


Zein gai jorratzea nahiko zenuke hurrengoan? Idatziguzu iratiirratia@gmail.com helbidera edota 667974106 zenbakira

 

 

 

  

Rebeca Palacios Sanchez Irati Irratian:

 

Iruzkindu