Asteburuko txirrista termikoak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoan txirrista termikoak zertan datzaten azaldu digu David de Andresek. Honen ostean aste hasierako iragarpenarekin jarri gara eta Ezkarozeko jaiak direnez, jai hartuko du astebete bada ere eta honezkero aste bukaerarako modeloek zer dakartzaten ere aurreratu digu.

Iragarpena:

Asteartea (Uztailak 18): Goiz argitsu eta beroa zeinetan hego eta hego ekialdeko haizea nagusituko den. Arratsalde erdialdean iparraldera aldatuko da haizea hodeiak erakarriz eta tenperatura jeitsiz.
Asteazkena (Uztailak 19):
Egun argitsua eta partez hodeitua, aurrekoa baino freskoagoa ipar eta ipar mendebaldeko haizearen eraginez.
Osteguna (Uztailak 20): 
Ostarteak izanen dira nagusi eta tenperaturak igoaraztea ekarriko du horrek. Haizeari dagokionez ipar eta ipar mendebaldeko haizea izanen da nagusi.

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

 

Iruzkindu