Aste hasierako euriak eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Aste hasiera euritsua izan dugu eta David de Andresekin hitz egin dugu honetaz. Aste bukaera er ezegonkorra izanen da berak pasatako iragarpena ikusita.

Iragarpena:

Ostirala(Irailak 1): Eguraldi goxoa lehen partean eta egunaren amaieran bero hodeiak garatu eta ekaitzak jo lezake. Haizeari dagokionez hego eta hego-ekialdeko haizea izanen da nagusi. Tenperatura goxoak ekaitzek gerora freskatuko dutenak.
Larunbata(Irailak 2):
Tenperatura nabarmen eginen du behera ekaitzen eraginez. Goizean goiz ekaitza arriskua nabarmena da egunak aurrera joan ahala arriskua gutxituko delarik. Hego eta hego-ekialdeko haizea izanen da nagusi.
Igandea(Irailak 3):
Hodeitsu iratzarriko gara baina pixkana-pixkanaka joanen dira hodeiak gutxitzen eta arratsalderako eguzkitsu geratuko delarik. Tenperaturak gora eginen dute hego eta hego-ekialdeko haizea lagun dutela.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu