Asteburuko DANAk utzitakoak aztertu eta aste hasierako iragarpena eman digu David de Andresek

Ostiral gauean eta larunbata goizean gure buru gainetik igarotako DANA baten eraginez sekulako euriteak izan ziren, datuak hala adierazten dute. Nafarroan zenbait euri errekor gainditu ziren egun bakarrean botatatako euritan izandakoetan eta David de Andresek datu hauen inguruan aritu zaigu. Ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena eman digu

Iragarpena:

Asteartea(Irailak 5): Egun argitsua eta goxoa. Hego eta hego ekialdeko haizeek tenperatura igoarazi eginen dute.
Asteazkena(Irailak 6):
Astelehenaren pareko eguraldia izanen da bai eguraldiari dagokionez eta baita tenperatua eta haizeei dagokienez.
Osteguna(Irailak 7): 

Eguraldia berdintsu jarraituko badu ere tenperaturek zeozer eginen dute behera. Egun argitsua izanen den arren eta hego eta hego-ekialdeko haizeak mantendu arren haizeek indarra galdu eta tenperatura jeitsiaraziko dute.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu