Asteko eguraldiaren errepasoa egiten hasi gara baita Libian Daniel ekaitzak utzitako ondorioei begira egon ere, David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu.
Iragarpena:
Ostirala (Irailak 15): Eguraldi goxoa hasieran eta arratsalde partean hodeiak ugaritzen joanen dira eguerdi eta azken orduetan ekaitzak leher daitezkeelarik. Tenperaturak mantendu eginen dira hego eta hego-ekialdeko haizeak lagunduta
Larunbata (Irailak 16): Goiza ostarteekin esnatuko da pixkanaka-pixkanaka hodeiak ugaritzen joanen direlarik. Baliteke arratsaldean ekaitzak lehertzea, arrisku gehiagorekin ekialderago kokatutako ibarretan. Tenperatua eta haizeak berdin mantenduko dira aurreko egunarekin alderatuta.
Igandea (Irailak 17): Eguna ostarteekin hasi eta larunbatean bezalaxe hodeiak ugaritzen joanen dira. Haizea mantenduko den arren tenperaturak behera eginen dute apur bat bada ere.
David de Andres Irati irratian