Emakumeek jasandako tortura bikoitzak nabarmenduko dute Mikel Zabalzaren 38. urteurrenaren harirako omenaldian

Igande honetan betetzen dira 38 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu eraman zuela. Egunetara agertuko zen hilik Bidasoako uretan eta argi guztien arabera torturapean eraila izanagatik. Ezkeroztik bere memoria bere horretan dirau eta igande honetan Orbaitzetako Olan omenaldia antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herritar plataformak. Hau aitzakitzat hartuta bertako kidea den Ainhoa Buenorekin izan gara gaurkoan. Aurizberriko liburutegian ere izanen da Mikel Zabalzaren kasuaren inguruan Lera ikerguneak egindako ikerketaren liburukiaren aurkezpena. Aurten emakumeek pairatutako indarkeria bikoitzan jarriko dute atentzioa.

 

 

 

Ainhoa Bueno Irati Irratian:

Iruzkindu