Baskoien bi kastro berri aurkitu dituzte Aria eta Biotzariko lurretan

Juan Mari Martinez Txoperena arkeologian adituaren lanak bi sorpresa berri ekarri dizkigu azken asteotan Pirinioetara. Biak Burdin Aroko Baskoien kastroak liratezke, bata Aria inguruan kokatuta eta Biotzarin bigarrena. Javier Armendarizek bere 2008ko tesian zioenagatik Pirinioetan 300 kastro inguru leudeke eta garai haietan soilik 4 ziren identifikatuak. Gaur da eguna zeina esan genezakeen 133 direla identifikatuta Baskoien Kastroak. Honetaz solasean izan gara aurkikuntza hauek posible egin dituen Juan Mari Martinez Txoperenarekin.

 

 

 

Juan Mari Martinez Txoperena Irati Irratian

Iruzkindu