Guarpenaren igargua estreinatuko dute Erronkarin bertan izandako esklabu frankisten omenez

Memoriaren Bideak lanari jarraiki eta duela 80 urte  Erronkarin esklabu frankista bezala egondako 1000 lagunekin duen zorra kitatzeko memoria gune berria irekiko dute asteburuan Erronkarin. Guarpenaren Igargua lemapean eskola zaharra eta berria batzen duen ibilbidea memoria gune bilakatu dute bertan zegoen plaka nabarmenduz eta monolito bat ezarriz. Honi bide emateko egitarau oparoa antolatu dute Erronkariko Udalak, Nafarroako Memoria institutuak eta Memoriaren Bideak. Honen inguruan solastu gara Erronkariko alkatea den Amparo Viñuales Galerekin.

 

Programa:

Maiatzak 10:
11.30 Eskola eta institutuko ikasleen omenaldia
19:00 Eskola zaharran , Hitzaldia: “El Valle del Roncal en el universo concentracionario franquista. Historia y memoria” Edurne Beaumont Esandi eta Fernando Mendiola Gonzalo

Maiatzak 11:
12:00 Pasealekuaren inaugurazioa eskola zaharreko belardian

 

 

 

Amparo Viñuales Gale Irati Irratian

Iruzkindu