Euskararen pizgarri berri bat pizteko eginen da Euskaltzaleon Martxa larunbatean

Abenduaren 27an izan zuen hasiera Pizkundea deritzon dinamika milaka euskaltzale Bilbon batuta. Pizgarri latza bertan bildutakoa eta bigarren pizgarri bat ere eman zen aditzera, ekainaren 13an Iruñean izanen zen Euskaltzaleon Martxa. 
Data hartatik hona pixkanaka-pixkanaka joan gara ezagutzen martxa honen  nondik norakoak. Lehena lema izan zen Euskaraz behar den dena egiteko aurkeztu ziguten. Gerora etorri ziren martxaren zutabeak, aldarriak eta pregoilariak. Martxa honek hiru zutabe izanen baititu Runa parketik irtengo dena Ofizialtasun Osoa lelodun peñarekin, Askatasunaren plazatik irtendako Jauzia Hizkuntz Politiketan pankartarekin eta Antoniuttitik irtendako Euskaltzaletasuna lemadun zutabearekin. Hauek denak Gaztelu plazan batu eta bertan emanen zaio amaiera ekitaldiari. 
Hala ere, ekimen honi beste kontu zenbait batu zaizkio, Gazte Euskaltzaleon Sareak antolatutako Urepele eta Iruñea arteko martxa edota egunean bertan auzolanean eraikitako egun osoko egitaraua.

Gaur hauxe dena izan dugu hizketagai Euskalgintzaren Kontseiluko bozeramailea den Idurre Eskisabel Larrañagarekin, berak ederki asko azaldu digularik larunbatean martxan parte-hartzeko guneak eta nola ez , arrazoiak.

 

Informazio gehiago : Pizkundea webgunean

 Idurre Eskisabel Larrañaga Irati Irratian

Iruzkindu