Palestinaren egoeraren kezka Aezkoan barreiatzen ari da

Aezkoako Gazte Asanbladak antolaturik Palestinarekin Elkartasuna egitaraua izanen dugu datozen 2 asteburuetan. Gogora dezagun Israelek urriaren 7tik gaurdaino ofentsiba genozida bat daramala Palestinar herriarekiko eta munduan zehar hedatu da Palestinaren alde eta genozidioaren aurkako kanpaina. Horretan aetz gazteek ere euren ekarpena egin nahi dute, lehena Lidon Soriano ekintzailearekin eginiko hitzaldi eta osteko elkartasun argazkiarekin eta ondoren Orbaitzetan eginen den mural margoketarekin. Palestinaz eta elkartasunaz solasteko Lidon Soriano izan dugu gaur gurean.

 

Lidon Soriano Irati Irratian

Iruzkindu