Egoera zaurgarrian den Saharar emakume batekiko elkartasun festa izanen da Zazpen larunbatean

Elkartasun keinu eta egitasmoek beti dute tokia gurean eta gaurkoan larunbatean Zazpe herrian izanen den Elkartasun festa izan dugu gurean, bertako bizilaguna den Garoa Gartziandiaren eskutik. Saharan duten lagun bat egoera zaurgarrian zegoela jakin eta bere aldeko ekinalda abiatu zuten. Honetan herri osoa jarri da lanean baita kanpotik etorritakoak ere, euren aletxoa jarriz emakume hau laguntzeko asmoz. Mimo handiz prestatutako festa izanen da eta behar izatekotan kolaboratzeko modu berriak ateratzen badira abisatuko gaituztela gaineratu digu Garoak.

 

Garoa Gartziandia Irati Irratian

Iruzkindu