Agoizko Haur eskola kudeatzeko Aranea proiektua aurkeztu dute

2013an hartu zuten Garazi Labianok eta Joseba Corerak Agoitzeko Haur Eskolako gidaritza Taupadak haur eskola kooperatiba baten bitartez kudeatuz. Bertan lan asko eta ona egin izan dute alor pedagogikoan etengabeko garapena eduki dute eta urtez-urte aritu dira bertan parte-hartzen duten alor desberdinetako lagunekin konplizitatea lantzen. Horrek eman zuen bide eztabaida prozesu bat abiatzera zeinetan Haur Eskolan parte-hartzen duten guztiek hartu duten parte, baita Agoitzeko udala ere eta honek eman duen erantzuna Aranea proiektua da. Garaian alor pribatutik kudeatzen zena alor publikotik kudeatuko da orain bertan parte direnen inplikazioa bultzatuz eta bertako langileen baldintzak hobetuz, hezkuntzaren garapenean aurrerapausuak eman ditzaten. Hau guztia azaldu digu Garazi Labianok gaurkoan izandako elkarrizketan.

 

 

Garazi Labiano Irati Irratian

Aranea Haur Eskola proiektuaren aurkezpena:

Iruzkindu