Beste behin Agoitzeko Angiluerreka elkarteak Agoitzeko Garagardo Festa antolatu du. 12. edizioa da aurtengoa eta hasieratik arrakasta izan duen ekimena da. Elkartearen 25. urtemugaren harira hasi ziren eta gaurdaino heldu da. Aurten, festaren irekiera Agoitzeko Kostradaren Kofrediak eta Erraldoien Konpartsak eginen dute, 10 eta 50 urte betetzen baitituzte hurrenez hurren. Garagardoa ez ezik musika ez da faltako eta Tatanka eta Sin Filtro taldeen doinuek gozatuaraziko dituzte belarriak. Honetaz solasteko Aritz Ugalde antolatzailea izan dugu gaur gurean.
Aritz Ugalde Irati Irratian