Ekitaldiz beterik dator Agoitzeko jaien aurretiko astea

Motza geratzen omen zitzaizkien Angiluerreka elkarteko kideei Agoitzeko jaien iraupena eta badira urte dexente jaien aurretiko astea ekimenez hornitzen dabiltzala. Aurten hala izanen da eta egitarau oparoa prestatu dute jaiei begira beroketa lanen antzera. Larunbatetik ostegunera antolatu egin dituzte ekinaldiak, zenbaitetan bidelagunak bilatuz. Auzolanean eraikitako egitarauaren berri eman digu Angiluerreka elkarteko kidea den Arrieta Iribarrenek. […]

Bihar ospatuko da Agoitzeko Garagardo Festa

Angiluerreka elkarteak aurten 40 urte betetzen ditu Agoitzeko bizitza elikatzen eta dinamizatzen. Urtean zehar zenbait ekimen antolatu ohi ditu eta horietako bat da urtero antolatzen duten Garagardo Festa. Aurtengoa berezia izanen da Angiluerrekaren urteurren borobila dela eta, honen aitzakipean hainbat esfortzu egin dituzte egitarau oparoa lotzeko. Esfortzu hori gauzatu egin da musika eskaintzan, zeinetan Agoitzeko […]

12. urtez Garagardoa protagonista Agoitzen

Beste behin Agoitzeko Angiluerreka elkarteak Agoitzeko Garagardo Festa antolatu du. 12. edizioa da aurtengoa eta hasieratik arrakasta izan duen ekimena da. Elkartearen 25. urtemugaren harira hasi ziren eta gaurdaino heldu da. Aurten, festaren irekiera Agoitzeko Kostradaren Kofrediak eta Erraldoien Konpartsak eginen dute, 10 eta 50 urte betetzen baitituzte hurrenez hurren. Garagardoa ez ezik musika ez […]

Bi urteren ostean garagardo egarriz daude Agoitzen

Egarria ezin amatatu ibili dira bi urtez baina bueltan da Angiluerreka elkarteak antolatzen duen Garagardo Festa. Larunbata honetan izanen da eta bonoen salmenta ziztu bizian joan da, gaurdanik Angiluerrekan eskuratu daitezkeen arren. Ez hori bakarrik, Elurte taldea taula gainera bueltatuko da edizio berezi honetarako. Honetaz Angiluerrekako kide eta festaren antolatzaile den Aritz Ugalde izan dugu […]