Herriz herri aritu da Daniel Iriarte bertako ibilbide eta istorioak azaleratzen Naparbideak-Rutas Navarra proiektuaren baitan Aezkoa ezagutarazten eta herriak alde batera utzita duela bi urte Aezkoa mendiaren inguruko liburuaren proiektua ontzen aritu da Jose Etxegoienen laguntzarekin. Ibilbideak ez ezik, historia, ondarea, natura, toponimia, inguruaren erabilera, ekonomiaren garapena,… izan ditu hizpide Aezkoa Mendia liburukian. Berarekin izan gara solasean tarte batez bere azken liburu honen inguruan.
Liburuak salgai izanen dira Aribeko azokan eta Aezkoako Egunean edota Daniel Iriarte berari eskatuta.
Informazio gehiago : Aezkoa ibilbideak
Daniel Iriarte Irati Irratian