Pertsonen eta lurraren inguruko erlazioaren ertzak landu ditu Marc Badalek bere lan berrian

Marc Badal Pijoan Luzaideko bizilagunak bere lan berria kaleratu du “Geografias de la ingravidez” izenburupean. Pertsonen eta lurraren erlazioa nola aldatu den hausnartu eta euren gogoetak plazaratu ditu 4 urtez lantzen aritu den lan honetan. Pepitas argitaletxearekin kaleratu du 245 orrialdeko liburua. Marc hainbatetan izan da gurean agroekologiaz edota bitartekaritza kulturalean eman dituen urratsen inguruan […]

Susurros del Irati liburua aurkeztuko du bihar Kiko Lakok Agoitzen

Irati ibaia Aezkoan jaio eta Irunberrin amaitu egiten da, hainbat lurralde zeharkatuz. Bere ertzetan zenbait izan dira bizi izan diren istorioak eta horietako zenbait jaso ditu Kiko Lakok “Susurros del Irati” liburuan. Itoitzeko urtegia eta Agoitzen egondako fusilatuak pisu handia dute liburu honetan eta lau atal desberdinduetan beste zenbait gai jorratu izan ditu Iratiko bailaran […]

Tarraco-Oiasso erromatar bidea aztergai

7 urtetako lanak bildu ditu Juan Mari Martinez Txoperena “La vía romana Tarraco-Oiasso en Navarra y otros caminos mineros” liburuan. Gaurko aurkezpena aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu lan honen eta oro har erromatar garaiaren errepasoa egiten. Juan Mari Martinez Txoperena Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Charo Begue eta COP26 Hala Bedi irratian

Gaurko saioan martxoan eginiko elkarrizketa bat berreskuratu dugu, Charo Begué idazleari eginikoa, ostiralean Auzperrin “Nada Es Diferente Despues De Todo” bere eleberria aurkeztuko baitu. Ondoren, Hala Bedi irratiak eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu Mikel Oterori eginikoa COP26aren inguruan. Izenburua: Azaroaren 11ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Arroz Urez eta Covid Gakoak

Gaurkoan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Mikel Albisu Mikel Antza idazlea izan dugu bere azken liburua Arroz Urez izenburuduna aurkezten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik antigeno testen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko