Sormen-auzolanean eraikitako Ziarraize filma estreinatu zuten atzo Aurizberrin

Lerga eta Aurizberri herriak hartu zituzten protagonistatzat Hiruki Filmakeko kideak Zinema Auzolanean proiektuaren baitan. Ustarrozen aritu zen Landarte egitasmoaren baitan bertako kidea den Marina Lameiro antzeko proiektu bat garatzen eta beste bi kideei proposatu zien beste herrietara zabaltzea ideia hura. Hura proposatu eta hori egin, hasi ziren lanean bertako bizilagunei sormen prozesuan protagonismoa eskaintzen, euren herriaz zer erakutsi nahi zuten erabakitzen eta baita grabatzen ere. Proiektuaz eta etorkizunaz Hiruki Filmakeko kidea den Garazi Erbururekin solastu gara gaurkoan.

Proiektuaren emaitza atzokoan 200 dik gora lagunen aurrean aurkeztu zen Ziarraize filma izan da eta zapore oso gozoa utzi du. Errepikatu eta erreplikatuko duten proiektua izanen da eta horretan lanean jarraituko dute Hiruki Filmakeko kideak.

 

 

Garazi Erburu Irati Irratian

Zinema auzolanean proiektuaren aurkezpena:

Iruzkindu